Uztegi
Euskal Herriaren bihotzean dagoen mendi katearen magalean bizi gara, Aralarreko mailoen azpian, Araitz bailaran, Uztegiko herrian. Bertan, 50 biztanle inguru bizi gara. Gure arbasoen baserria ardatz harturik, eta hauek egindako lanari jarraituz gure inguruneko lurrak lantzen eta zaintzen ditugu, garbi eta emankor jarraitu dezaten, gure inguruneak merezi duelako.
2009an ekin genion gazta ekoizteari eta ardiak zainduz hauek emandako esnearekin, etxean gazta egiten hasi ginen. 2011an 300 ardi eta instalazio berriak jarri genituen. Gure asmoa, ardi hauek ematen duten esnearekin, Idiazabal artzai gazta izendapenarekin ezagutzen den gazta ondua egin eta, gure herrian bizi eta lan egitea da.
Ingurunea zainduz, gure aitona-amonek utzitako irakaspenei jarraituz, kalitatezko produktu gustagarri, natural eta osasuntsu bat egiten dugularik.
Ezagutu Euskal Herriko artisau-gazta egiteko sekretuak eta hurbildu antzinetik artzaiak eta natura elkarzainduz bizi izan diren mundura.
Gure gaztandegian, Idiazabal Jatorri Deitura duen gaztaz gain gaztaren Seigarren Zentzuaren sekretua azalduko dugu.
Esperientzia paregabea bizitzera gonbidatzen zaitugu, ingurune natural paregabe batean, Aralarko Malloen magalean. Ardiak atseden hartzeko eremua eta jezteko gela ezagutuko dituzu. Urtaroaren arabera, gure arkumeak larrera atera eta eskuz jetzi dezazkezu. Epaimahaikide izango zara eta lau gazta desberdin dastatuko dituzu. Gaztaren eta ardien inguruan gehiago jakin nahi baduzu, bisita hau ezinbestekoa da.
Antsonea baserria, Uztegi (31891)