close

Geltoki proiektu partehartzaile bat da, irekia eta irabazi asmorik gabea, berrogeita hamar bat gizarte-erakundek sustatua eta gizarte ekimeneko kooperatiba batek kudeatua

ALTERNATIBAK
ELIKATZEN

Geltoki Tabernan elikaduran jartzen dugu arreta, zer jaten dugun eta zer ondorio dituen guretzat eta bizi garen lurrarentzat. Bai kafetegian, bai jantokian, lan-ildo argi batzuei jarraitzea erabaki dugu, gure ahaleginak elikadura kontzienteago, osasungarriago eta eraldatzaileago baterantz bideratzeko.

Tokikoa eta ekologikoa, erraza da!

Erabiltzen ditugun produktuen jatorria funtsezkoa da. Lehentasuna ematen diegu hurbilekoei, eskala txikian ekoitzitakoei eta jatorri ekologikokoei, bai eta bidezko merkataritzaren printzipioen pean sortutakoei ere; horrela, oraina eta etorkizuna duinak izango dira ekoizleentzat eta lurrarentzat.
GELTOKI SUKALDEA

Jaten duguna gara

Badakigu nortzuk diren gure ekoizleak. Baztango, Caparrosoko, Irunberriko, Arbeizako, Ziordiako edo Faltzesko pertsonak dira. Elikadura subiranotasunaren aldeko apustua egiten dugu eta tokiko ekimen ekologiko txikiak babesten ditugu. Hauek ezagutzera animatzen zaitugu.

GELTOKIKO DENDA

Kontsumo kritiko, iraunkor eta eraldatzailearen alde. Gelditu, pentsatu, erosi.

Elikagaien salmentarako eremuan irizpideak argiak dira: tokiko produktuekin eta artisauekin lan egiten dugu, produktu ekologikoekin eta bidezko merkataritzaren irizpideen arabera egindako eta eginiko produktuekin, guztiak kalitate handikoak. Gure inguruko ekoizle eta elaboratzaile txikiekin zuzenean lan egiten dugu, produktuari izen abizenak jarriz, nekazaritzako elikagaien ustiategi txikien bideragarritasuna babestuz, ahal den neurrian garraio eta merkaturatze kate luzeak

Salmenta modalitateak
check_box Txikizkako merkataritzako establezimendua check_box Sukaldaritza edo ostalaritza
location_on

Avda. Conde Oliveto 6 bajo, PAMPLONA (31002)

phone

848980036